logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Argi berdea Vitoria-Gasteizen abiadura handiko linea lur azpian sartzeari


Ampliar

Lur azpitik joango den tarteak 3.610 metroko luzapena izango du Pedro Asua kalearen eta Salburuako Bulebarraren artean, eta gainazalean 90.000 metro karratuko azalera utziko du libre hiri erabileretarako

Geltoki berria egungo eraikinaren moldaketa izango da; bolumen osagarria gehituko zaio eta lur azpiko bi solairu izango ditu

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 17a. Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatzen duten “Vitoria-Gasteiz Abiadura Handia” sozietate publikoaren administrazio kontseiluak baieztatu duenez, abiadura handiaren Vitoria-Gasteizko sarbideak egungo Madril-Hendaia linea konbentzionalak hiritik pasatzean eratzen duen igarobidea baliatuko du, hirian zehar lur azpitik joateko, Pedro Asua kalearen eta Salburuako Bulebarraren artean. 3.610 metro luze den lur azpiko tarteak gainazalean 90.000 metro karratu utziko ditu libre, hiri erabileretarako.

José Luis Ábalos Sustapen Ministroak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Ramiro González Arabako Diputatu Nagusiak eta Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak, Sustapen Ministerioaren (ADIF) eta Eusko Jaurlaritzaren (ETS) artean, trenbidea Arabako hiriburuan integratzeko proiektuari buruz prestatu duten soluzioaren aurkezpen ekitaldian hartu dute parte gaur goizean. Administrazio horiek osatutako erakunde arteko batzordeak 2018ko irailaren 13an berretsitako soluzioa da.

Jarduketaren hasiera Jundizko zentro logistikoaren ondoan egongo da, eta amaiera Euskal Y-aren hasieran, Arrazua/Ubarrundia-Legutiano tartean, hain zuzen ere. Hori dela eta, 14,3 kilometroko luzera izango du. Horrez gain, azterlanaren barruan Iruñerako abiadura handiko linearekin Arkauten egingo den lotunea ere jasotzen da.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [Diputatu Nagusia]