logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak 6 langabeturen prestakuntza eta kontratazioa bultzatuko ditu Agurainen


Ampliar


Ampliar

Cristina Gonzalez diputatuak tokian bertan ezagutu du Oriamendiko parkea lehengoratzeko proiektua

Cristina Gonzálezen adierazpenak:
Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 11. Arabako Foru Aldundiak 6 langabeturen prestakuntza eta kontratazioa bultzatuko ditu Agurainen, lurralde historikoko batez bestekoa baino langabezia tasa handiagoa duten udalerrietan langabeziaren aurka jarduteko programaren esparruan. Programa honen asmoa da laneratzeko zailtasuna duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, alde behartsuetan langabezia murriztea eta gizarte edo ingurumen proiektuak gauzatzea.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak bilera izan du gaur Iñaki Beraza Aguraingo alkatearekin, enplegu plan horren garapena elkarrekin aztertzeko eta esperientzia ebaluatzeko, 2019ko deialdia prestatzeari begira. Biek tokian bertan ezagutu dute planaren onuradunak Oriamendiko parkea lehengoratzeko egiten ari diren lana.

“Aurten berriz ere plazaratuko dugu langabeziaren aurka jarduteko laguntza deialdi hau, haren emaitzekin pozik gaude eta: enplegu planek, enplegu anezkekin batera, prestakuntza eta enplegua eman dizkiete lanik gabe zeuden 161 arabarri azken hiru urte hauetan, eta pertsona horietako 17 Agurainen bizi dira”, gaineratu du.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu