logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak bukatu du Gasteizko eraztun berdea eta Jundiz eta Krispiña lotzen dituen Zadorraren ibilbide berdearen tarte berria


Ampliar


Ampliar

Txirrindulariek eta oinezkoek Natura 2000 Sareko natura gune den Zadorra ibaiaren ertzetatik doan kilometro eta erdiko ibilbide hori egin dezakete hemendik aurrera. Esku hartze horri esker, gainera, lurrazal andeatu zaharrak itxuraberritu ahal izan dira ingurumen aldetik. Proiektuaren bukaeran, Zadorraren ibilbide berdeari esker Gasteiz eta Iruña Oka lotuko dira bizikletaz egiteko 16,2 kilometroko tartean.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 10a. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eta Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea lagun, gaur goizean inauguratu dute Arabako hiriburuko eraztun berdea eta Jundizko industrialdea eta Krispiña lotzen dituen Zadorraren ibilbide berdearen tarte berria.

Mugikortasun jasangarriko igarobide berri hori egokitzeko hainbat esku hartze egin da, hala nola zorua egokitu bizikletak, gurpildun aulkiak eta haurrentzako gurditxoak igaro daitezen; seinale berriak jarri, eta andeaturiko lurrazal zaharrak berreskuratu, zikin eta isurketekin egon baitira, eta orain natura gunean bertan txertatuak daude.

Txirrindularientzako eta oinezkoentzako ibilbidea da, hari esker herri guneak lotu ditzakegu, baita hobeto ezagutu ere gure natura balioak eta aurrerapausoa eman mugikortasun jasangarriaren alde esanez poztu da Ramiro González, eta dioenez ibilbide berde berri honek jarraitzaile asko izango ditu: ez bakarrik aisialdi osasuntsu baten alde oinez eta bizikletaz ibiltzera zaletuak direnak, ezpada beste aukera bat ere izango dute industrialdean lan egiten dutenek, bizikleta erabili ahalko baitute garraiobide beren lanetara joateko.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA] [Diputatu Nagusia]