logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru garraioak eskatu ahalako geralekuak eskainiko dizkie gauetan emakumeei eta adingabeei


Ampliar


Ampliar

Helburua talde horien segurtasuna hobetzea da. Neurri hori foru linea guztietan ezarriko da otsailetik aurrera.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 7a.- Emakumeek eta adingabeek, otsailetik aurrera, eskatu ahalako geraleku berriak izango dituzte gauetan aldundiaren errepide bidezko garraioaren herrien arteko foru lineetan, haien segurtasuna hobetzeko asmoz. Geraleku horiek ohikoen osagarriak izango dira, eta horiei esker, emakumeek eta adingabeek ibilbide laburragoa egin ahal izango dute beren bizilekura, eta, beti ere, jendea bizi den lekuetan.

Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak eta Marian Gutierrez arlo horretako zuzendariak gaur emandako prentsaurrekoan iragarri dute neurri hori foru titulartasuneko hiriarteko garraioko 19 lineetan ezarriko dela eta “arabarrei mugikortasuna bermatzeko ematen diegun zerbitzu publikoaren etengabeko hobekuntzaren politikan” kokatu dute.

Foru garraioaren kalitateak izugarrizko jauzia egin du legealdi honetan; izan ere, autobusak modernoagoak eta erosoagoak dira, maiztasun handiago eta geraleku gehiago daude, ibilbideak herritarren beharretara egokituta daude eta BAT txartelarekin ere ordaindu daiteke. Orain neurri batekin aurrera egiten jarraituko dugu, bi kolektibo bereziki ahuli segurtasuna eskaini nahian: emakumeak eta adingabeak”, azaldu du López Ubiernak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu