logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak Arabako Natura 2000 Sarearen balioak zabaltzeko magia ibiltaria baliatuko du Gasteizko tranbian

Magoa truko bat egiten foru diputatuari eta zuzendariari, Josean Galerari eta Amaia Barredori.
Ampliar

Magoa truko bat egiten foru diputatuari eta zuzendariari, Josean Galerari eta Amaia Barredori.


Ampliar

Gure lurraldera itzuli da “Ez da magia, Araba da” kanpaina, bihar hasita eta urtarrilaren 5era arte tranbiako bidaiariei magia pilulak eskainiko dizkiena. Ekimena kanpaina zabalago batean barnean dago sartuta, zeina 2019ko martxoan amaituko baita, eta Galerak ekimena aurkeztean adierazi duenez Arabako 29 natura gune babestuen balioak jendartean ezagutzera ematea du xede.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 28a. “Ez da magia, Araba da” udako kanpaina ibiltariak izan zuen arrakastaren ondoren, magiako mikro-ikuskizunak itzuli dira, oraingo honetan Gasteizko tranbiara, Arabako Natura 2000 Sarearen natura balioak jendartean zabaltzeko. Kanpaina bihar hasiko da eta urtarrilaren 5era arte luzatuko da, eta ikuskizun horien xedea da herritarrek elkar eraginez Arabako 29 natura gune babestuen ezaugarriak ezagutzea.

Tranbian bertan “gertuko magiazko” trukoak eginez, Asier Kidam eta David Blanco magoek Arabako Natura 2000 Sareaz informazioa emango diete herritarrei, bai eta natura hori zaintzeko beharraz ere. Ekimen honen aurretik, udan, kanpaina ibiltari batek zeharkatu zituen Arabako hiriburua eta hainbat herri.

Kanpaina honen xedea da Arabako 29 natura gune babestuen balioak zabaltzea, argi baitaukat gure ingurunea zaintzeko biderik onena hori ezagutzea eta balioestea dela azaldu du Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak. Gainera, azpimarratu du badela ordua elkarbanatzeko babestutako 85.000 hektarea natura gune izateak dakartzan pribilegioa eta ardura.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu