logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

GOFEk beste EPE bat deitu du, eta ezintasuna dutenen begiraleen, gizarte laneko eta psikologiako 77 plaza eskainiko dira


Ampliar

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen 2018ko enplegu publikoaren eskaintzako lehenengo probak datorren urtearen amaieran egingo dira. Agintaldi honetan deitutako hiru EPEen artean, guztira, 344 plaza eskainiko dira, eta foru erakundeko aldi baterako langileen tasa % 35etik % 12ra murriztuko da.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 27a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) enplegu publikoaren beste eskaintza bat abiaraziko du; lehenengo probak datorren urtearen amaieran egingo dira, seguruenera uda ostean. 2018ko EPEan guztira 77 plaza eskainiko dira. Horietatik 30 ezintasuna dutenen begiraleentzat dira, 29 gizarte lanaren kategoriakoak eta 17 psikologiakoak. Eta erizaintzako laguntzaile plaza bat adimen ezintasuna duten pertsonentzat dago gordeta.

Agintaldi honetan Arabako Foru Aldundiak onetsi duen GOFEren hirugarren enplegu eskaintza da; hain zuzen, 2016ko deialdian 80 plaza eskaini ziren, eta 2017koan, 187. Guztira 344 plaza, eta horrek esan nahi du foru erakundeko plantillaren herena berrituko dela.

Horixe iragarri du gaur goizean prentsaurrekoan Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak, eta, José Luis Alonso Quilchano GOFEko zuzendari kudeatzailea lagun zuela, erakunde autonomo horren azken EPEaren berri eman du, zeina bihar, ostiralarekin, Foru Gobernu Kontseiluak onestea aurreikusi baita.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]