logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Sobrongo Ur Museoak Arranoaren Eguna ospatuko du babestutako hegaztien inguruan sentsibilizatzeko


Ampliar

Bonelli arranoa izango da abenduaren 27ko jardunaldiaren ardatza, non 45 haurrek parte hartuko duten. Aquila a-LIFE Europako proiektua ezagutuko dute, helburu duena galzoriko espezie horren kumeak Araban sartzea

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 26a. Sobrongo Ur Museoak Arranoaren Eguna ospatuko du abenduaren 27an, babestutako hegaztien inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin. Zehazki, Bonelli arranoa izango da osteguneko jardunaldiaren ardatza, non 45 haurrek parte hartuko duten.

Beste jarduera batzuen artean, ikasle taldeak Aquila a-LIFE Europako proiektua ezagutuko du, galzorian dagoen espezie horren kumeak Araban sartzen dituena. Halaber, museoa ikusi ondoren, behaketa ornitologikoak egingo dituzte material espezializatuarekin, eta aukera izango dute Bonelli arranoa bera behatzeko, Sobrongo Arroilan egin baitu habia.

Gainbehera gorrian
Izan ere, harrapari hori espezie mehatxatua eta lehentasunezkoa da Europan. Europako Bonelli arranoen % 80 Iberiar penintsulan daude, eta bere mehatxurik handienak dira linea elektrikoetan elektrokutatzea, habitaten hondatzea eta aldatzea, eta gizakien jazarpena. Hiru belaunaldi gabe, % 75 baino gehiago urritu da Bonelli arranoa. Horregatik, duela zenbait urtetik hona, hura zaintzeko neurriak hasi dira ezartzen.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA]