logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

2016ko EPEko guztira 40 funtzionario beren postuez jabetu dira ofizialki


Ampliar

Haien laneratzearekin, behin-behinekotasuna gutxitu da A1 eta A2 taldeetan

Argazki bilduma: FUNTZIONARIO BERRIREN HARRERA / RECEPCION NUEVOS FUNCIONARIAS Y FUNCIONARIOS
Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 21a. Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorreko 2016ko enplegu publikoaren eskaintzako guztira 40 karrerako funtzionariok beren egiaztagiriak hartu dituzte gaur eta beren postuez jabetu dira formalki, Aldundiaren jauregian egindako ekitaldi batean. Deialdi horretako beste 30 funtzionario urriaren 20an jabetu ziren beren postuez.

70 langile publiko horiek A1 eta A2 taldeetakoak dira, unibertsitate diplomadunak eta lizentziadunak alegia, eta Arabako Foru Aldundiaren sailetan lanean hastearekin, ehuneko zazpi puntuz gutxituko da talde horietako behin-behinekotasun tasa (% 25etik % 18ra). Horrek eragin positiboa izango du plantilla osoaren egonkortasunean ere.

Egiaztagiriak emateko ekitaldia Aldundiaren jauregiko Batzar Nagusien osoko bilkuren aretoan egin da, han zirelarik Ramiro González diputatu nagusia eta Cristina González Enplegu Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatua.

Ekitaldian, Ramiro Gonzalezek eta Cristina Gonzalezek egiaztagiriak eman dizkiete karrerako funtzionario berriei –24 emakume eta 16 gizon–. Askotariko lanbide arloetakoak dira: Zuzenbidea (11), Administrazio Orokorreko teknikaria (9), Nekazaritzako ingeniari teknikoa (9), Antolaketa (4), Topografiako ingeniari teknikoa (3), Nekazaritzako ingeniaria (3) eta Bide, ubide eta portuetako ingeniaritza (1).

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [FORU ADMINISTRAZIOA]