logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako ogasunak 43 espediente abiarazi ditu, Arabako udalekin JEZa eta EIOZa ikuskatzeko hitzarmena egin ondoren


Ampliar

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren (EIOZ) 857 autolikidazio egiaztatu dira, eta horrek partikularrei 21 espediente irekitzea ekarri du. 22 espediente ireki dira, Arabako enpresek aitortutako zerga oinarria egiaztatzeko, ez zetorrelako bat jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ) adierazitakoarekin. Arabako guztira 26 udalek hitzarmena egin dute Arabako foru ogasunarekin, ikuskatze lanetarako lankidetza eskatzeko.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 21a. Arabako foru ogasunak guztira 43 espediente ireki ditu, jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ikuskatzeko Arabako udalekin egindako hitzarmenaren ondorioz. Datu horiek gaur goizean eman ditu jakitera José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak, Arabako Batzar Nagusietako batzordean.

Zehazki, Foru Aldundiko Ikuskatze Zerbitzuak 857 egiaztapen egin ditu EIOZaren autolikidazioetan eta, horren ondorioz, 21 espediente ireki dira. JEZari dagokionez, 22 espediente ireki dira Arabako enpresek aitortutako zerga oinarria egiaztatzeko.

Arabako guztira 26 udalek hitzarmena izenpetu dute Arabako Foru Aldundiarekin, ikuskatze lanetan elkarlanean aritzea eskatzeko.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]