logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

APA.SOSek aldundiarekin batera egin duen egutegi solidarioa aurkeztu du


Ampliar


Ampliar

Nekazaritza Saileko foru diputatu Eduardo Aguinacok nabarmendu du oso dela garrantzitsua herritarrek kontzientzia hartzea Animalien Babeserako Zentroan dauden animaliek etxe bat behar dutela

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 20a. Arabako Foru Aldundiak aurten ere lagundu egingo dio APA.SOS Vitoria Animalien Babeserako Elkarteari egutegi solidarioa argitaratzen. Helburua: herritarrek aintzat hartzea Armentiako Animalien Babeserako Zentroan dauden animaliak etorkizunean etxe bat behar dutela. Horixe, hain zuzen ere, Nekazaritza Saileko foru diputatu Eduardo Aguinacok adierazitakoa. APA.SOS irabazi xederik gabeko elkartea da, boluntario hutsez osatua, eta 12 urte baino gehiago dira Gasteizko Animalien Babeserako Zentroan laguntzen duela. Lortutako diru guztia Gasteizen eta Araban deslai utzitako animaliek eragindako albaitari gastuak ordaintzera bideratuko da.

“Aurtengo egutegi honek animalien egoera aurrekoek baino hobeto aurkezten duela uste dugu. Argazkiak deslai utzitako eta bigarren aukera bat behar eta merezi duten txakur eta beste animalia batzuen erretratuak dira. ‘Esku onetan’ deitu nahi izan dugu Animalien Babes Zentroan gauzak ondo egiten direlako, hiri eta lurralde honetan ez da animaliarik hil azken 14 urteetan. Baina ‘Triste, oso triste’ gehitu diegu etxetik bota dituztelako eta ez dakitelako zer egin duten gaizki. 5.000 horma-egutegi eta 1.500 mahai-egutegi egin nahi dira. Horretarako guztirako Arabako Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailaren laguntza izango da eta Corte Inglesean, albaitaritza kliniketan… egongo dira salgai”, hala azaldu du elkartearen kide den Luis Mendozak.
Áreas: [NEKAZARITZA]