logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gasteiz-Durango eta Gasteiz-Miranda linea berriak urtarrilaren 12an jarriko dira martxan


Ampliar


Ampliar


Ampliar

López Ubierna: “Maiztasun handiagoak eta zerbitzu gehiago izango dira eta erabiltzaileek BAT txartelaz ordaindu ahal izango dute”

Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko foru diputatuaren adierazpenak:
Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 20a. Bidaiarien errepide bidezko garraio linea berriak (Gasteiz-Durango eta Gasteiz-Miranda) 2019ko urtarrilaren 12an jarriko dira abian eta hobekuntza nabarmenak izango dira zerbitzuan. Linea berrietan maiztasuna handiagoa izango da, BAT txartela erabiliz ordaindu ahal izango da eta autobus berri, erosoago eta modernoagoak izango dira.

Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko foru diputatuak, Josu López Ubiernak, iragarri du gaur, linea horietako baten inaugurazio bidaian, noiz jarriko diren abian bi linea horiek eta nabarmendu duenez, “horrekin Arabako Mugikortasun Plan Zuzentzailea ezartzen amaituko dugu. Emaitzak oso positiboak izan dira: azken hiru urteetan bidaiarien kopurua % 40 baino gehiago hazi da”.

Gasteiz-Durango linearen inaugurazio bidaiari esker, ibilbidearen bi noranzkoetako denborak neurtu ahal izan dira eta baita geltoki bakoitzetik zein unetan pasako den ibilgailua ere; gainera, autobusetan dauden sistema teknologikoen (BAT txartelaren bidezko ordainketa, bidaiarien erregistroa, ibilgailuaren geolokalizazioa etab.) funtzionamendua egokia dela egiaztatu ahal izan da. Horixe bera egingo da hurrengo egunetan Gasteiz-Miranda linean ere.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [BIDE AZPIEGITURAK]