logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak Aiaraldeko eta Gorbeialdeko eskualdeen eta Gasteizen arteko autobus loturak hobetuko ditu


Ampliar

Zerbitzu zuzenagoak jarriko ditu Laudio eta Gasteiz artean.
Murgia eta Izarrarako maiztasunak ere areagotuko ditu

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 19a. - Abenduaren 26tik aurrera, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak hobetu egingo ditu Aiaraldea eta Gorbeialdea Gasteizekin lotzen dituen foru garraioko 14 eta 15 lineen ibilbideak, ordutegiak eta maiztasunak. Helburua da zerbitzuen eskaintza egokitzea, ikasleek eta langileek aiseago erabil ditzaten.

Hortaz, datorren astearen erditik aurrera, 14 linean (Gasteiz/Murgia/Izarra) beste bi zerbitzu egongo dira ikasturtean zehar; Gasteiztik 11:15ean eta 13:00etan abiatuko dira autobusak, eta, Izarratik, 11:55ean eta 13:40an. Ikasturtetik kanpo ere izango dira zerbitzu horiek, eta Gasteiztik Izarrarako 09:05eko zerbitzuari eta Izarratik Gasteizerako 09:45eko zerbitzuari eutsiko zaie, orain arte ikasturtean bakarrik eskaini izan baitira.

Linea horretan, batez ere ordu tarte batzuetan, asko handitu da eskaria, eta hori betetzeko gehitu dira zerbitzuak. Zerbitzu gehitze horrek, halaber, aldaketa txikiak eragingo ditu goizeko eta eguerdiko sei bidaiaren ordutegietan.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [BIDE AZPIEGITURAK] [MUGIKORTASUNA] [Diputado foral de Infraestructuras Viarias y Movilidad]