logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzálezek foru webgune berria aurkeztu du “errazagoa, eskuragarria eta erabilgarria, arabar guztiei Aldundia hurbiltzeko asmoz”


Ampliar

Tresna berriari esker, www.araba.eus webgunera sartzen denak hiru aldiz klik eginez aurkituko du informazioa. Webgune berriak herritarrei zerbitzua ematea du helburu, izapide gehiago online egin ahal izatea eta informazio eguneratua eta erakargarria eskaintzea

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 18a. Arabako Diputatu Nagusiak, Ramiro Gonzálezek, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatu Cristina Gonzálezekin batera, foru webgune berria aurkeztu du gaur goizean, abian jarri den egunean bertan. Foru agintari nagusiak nabarmendu duenez, webgune berriaren helburua da herritarrei zerbitzua ematea, izapide gehiago online egin ahal izatea eta informazio eguneratua, erabilgarria eta erakargarria eskaintzea. “Webgune eguneratua, erabilerraza eta ulergarriago bat dugu. Aldundiaren eta biztanleriaren arteko erlazioan ezinbestekoa da. Aldundia arabarrei hurbildu nahi diegu. Informazioa, zerbitzuak eta kudeaketak era errazago batean egin ahalko dira. Menuaren bidez hiru kliketan ia edonora heldu daiteke.Interneten bidez egiten diren tramitazioak gehitu nahi ditugu eta Aldundiaren ekimenen informazioa zabaltzea handitu”, esan du Gonzalezek.

Aurkezpenean webgunea nola erabili jakiteko erakustaldi praktikoa izan da, eta Ramiro Gonzálezek gogorarazi du aurreko webguneak hamar urte zituela jada eta beharrezkoa zela “irisgarriagoa, ulergarriagoa eta erabilerrazagoa egitea, datuak eta argitaratutako informazioa eguneratzea eta tresna modernizatzea”. Halaber, ziurtatu duenez, webgune berria diseinatzean, “oinarritzat hartu ditugun irizpide nagusiak izan dira webgunea nork erabiltzen duen, zertarako erabiltzen duen eta zer bilatzen eta behar duen. Alegia, herritarrentzako webgunea da. Eta, horregatik, orrialde berria praktikoagoa, argiagoa, zehatzagoa da eta hizkuntza hurbilekoagoa du; laburbilduz, erabilgarriagoa da”, errepikatu du.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]