logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Cristina González Gabonetako artisautza azokan izan da


Ampliar

26 artisautza postu daude eta baita zuzeneko musika ere

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 17a. Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatua, Cristina Gonzalez, Probintzia plazan kokatuta dagoen Gabonetako XXII. Artisautza Azokan izan da gaur eta ibilbidea egin du artisauen 26 salmahaietatik. Gabonetako artisautza azoka Arabako Artisauen Elkarteak (Artisau) antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik.

Cristina González salmenta postuak ikusten aritu da, Artisauko presidente Miren Unzurrunzagarekin batera, bertatik bertara ezagutzeko bai artisauak, bai haien lana, bai haien produktu eta ekoizpenak. Gonzálezek eta Unzurrunzagak profesional horien lana nabarmendu dute eta baita tokiko kultura eta ofizio tradizionalak gordetzeko egiten duten ekarpena ere.

Gonzalézek arabarrak eta bisitariak gonbidatu ditu Gasteizko Probintzia plazan dagoen karpara hurbiltzera, sortzaileen lana mirestera eta baita haien lanaren fruitu diren bitxiak, zeramikak edota arropak ere. “Azoka hau erakusleiho paregabea da Arabako artisautza jendartean ezagutzera emateko eta, gainera, salmentak bultzatzen ditu sektore honetan gakoa den Gabonetako kanpainan”.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [MERKATARITZA] [ENPLEGU SUSTAPENA] [TURISMOA] [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]