logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak gizarte zerbitzuetako 376 plaza gehiago izango ditu agintaldi amaieran


Ampliar

Arabako Gizarte Zerbitzuen Mapan ezarritako helburuak zenbateraino bete diren jasotzen duen txostena aurkeztu du Marian Olabarrieta foru diputatuak

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 14a. Agintaldi amaierarako, Arabako Foru Aldundiak 376 plaza gehiago izango ditu gizarte zerbitzuetako zenbait baliabidetan, hala nola adineko, desgaitasunen bat duten pertsona, genero indarkeriaren biktima, babesik gabe dauden adingabe eta buruko gaixotasunen bat duten edo gizartean baztertuta dauden pertsonentzako egoitzetan, eguneko zentroetan eta lanerako zentroetan.

Horixe ondorioztatu da Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak Arabako Batzar Nagusietan gaur goizean aurkeztu duen txostenean, zeinak jasotzen baitu zenbateraino bete diren Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Mapan (2016-2019) hartutako konpromisoak, baliabide gehiago abian jartzeari dagokionez.

Mapa egiteko lanean lurraldeko udalek eta Foru Aldundiak parte hartu zuten, eta zerbitzu bakoitzean izan beharreko plaza eta arreta orduen kopurua edo zerbitzu bakoitzean artatu beharreko pertsona edo erabiltzaile kopurua kalkulatu da hartan.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]