logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

‘De toda la vida’ erakusketak irudietan islatu du Gasteizko saltegi tradizionalen bizimodua


Ampliar


Ampliar

José Ramón Aguirrezábal Sanz da argazkien egilea. Nahi duenarentzat irekita egongo da BIBAT museoan, urtarrilaren 6ra arte.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 14a. - ‘De toda la vida’ erakusketak ibilbide osoa eskaintzen du Gasteizko ehun urtetik gorako saltegi tradizional eta enblematiko batetik bestera, irudien bidez. Erakusketa José Ramón Aguirrezábal argazkizalearen lanaren emaitza da, eta nahi duen ororentzat irekita egongo da BIBAT Fournier Karta eta Arkeologia Museoan, urtarrilaren 6ra arte.

Cristina González Calvar Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatuak eta José Ramón Aguirrezábal Sanz argazkien egileak gaur aurkeztu dute erakusketa, eta txikizkako saltegiek Gasteizko enpleguan, ekonomian, bizitza sozialean eta hiriaren nortasunean duten “funtsezko” eginkizuna defendatu dute. Merkatariak eta sektoreko ordezkariak ere izan dira ekitaldian.

“Azken bi mendeotan, saltegi txikiak Gasteizko eta Arabako gizarte eta ekonomiaren historiaren funtsezko zati izan dira, eta erakusketa honek fideltasunez islatzen du hori; etorkizunean ere hala izaten jarrai dezan lanean ari gara”, adierazi du Cristina González diputatuak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [MERKATARITZA] [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]