logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak asmoa du lau urtean bikoizteko Gasteizen adinekoentzako egoitza plazak beste 118 plaza berrirekin


Ampliar

Asmoa du 25,3 milioi euroko inbertsioa egiteko 2022 arte. 28 plaza berriak sartuko dira, datorren urtean martxan jarriko direnak; bai eta ekitaldi bakoitzean erantsiko diren 30 plazak ere

Marian Olabarrieta diputatuak espero du Arabarren egoitza gunearen eta egoitza pribatuekin plazak hitzartzearen artean planifikatu diren 228 plazek balio izango dutela erantzuteko epe motz eta ertaineko eskariei

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a. Arabako Foru Aldundiak, GOFE Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bidez, asmoa dauka datozen lau urteetan 118 egoitza plaza berri hitzartzeko Gasteizen, mendeko adinekoentzat, eta horrek dakar orain dagoena bikoiztea eta 25,3 milioi euroko inbertsioa egitea. Datorren 2019an, 28 plaza berri jarriko dira martxan, eta aurreikusita dago beste 30 plaza hitzartu erantsiko direla urtero, 2022 arte.

Haiei erantsi behar zaizkie Arabarren egoitza gunearen adinekoentzako beste 100 egoitza plaza publiko, zeinak datorren agintaldian gauzatuko baitira, gogorarazi du Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak. “Guztira, beste 228 egoitza plaza gehiago planifikatu ditugu, eta horrek aukera emango ditu argitu eta bermatzeko mendeko adinekoen egoitza arreta eta erakusteko zer nolako ahalegina egiten ari den Arabako Foru Aldundia lurraldeko adienekoen epe motz eta ertaineko premiak aurreikusteko” azaldu du.

Gizarte Zerbitzuen Saileko arduradunak, José Luis Alonso Quilchano Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zuzendari-kudeatzailea lagun, gaur goizean prentsa aurrean kontu eman du hitzartzeko prozedura berriaz, zeinaren bidez egoitza plaza pribatuen poltsa bat sortuko baita II. eta III. mailako mendekotasuna duten eta egoitza plaza baterako eskubidea aitortuta duten adinekoak hara bidaltzeko.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]