logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Cristina Gonzalezek bisita egin du Santxotena Museora eta Artziniegako turismo bulegora

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a. Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak, Cristina Gonzálezek, bisita egin du gaur Artziniegako Santxotena Museora, Xabier Santxotena artistaren lana ezagutzeko, Munduko jaiotzak aldi baterako erakusketa ikusteko eta museoaren bultzatzaileekin aztertzeko nola sustatu museoa Arabara datozen bisitarien artean.

Cristina Gonzálekin batera, bisitan izan da Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria, Maider Etxeberria, eta gidari izan dituzte Xabier Santxotena eskultorea eta Santxotena Museoko zuzendaria, Teresa Lafragua.

Ondoren, González eta Etxeberria Artziniegako Etnografia Museoan dagoen turismo bulegoan izan dira.
Áreas: [MERKATARITZA] [ENPLEGU SUSTAPENA] [TURISMOA] [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]