logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak omenaldia egingo die bihar babesgabetasun egoera larrian dauden haurrak hartzen dituzten Arabako familiei


Ampliar

Egun, guztira, 83 familiak hartzen dituzte gurasoek zaindu ezin dituzten 109 adingabe

14 gaztek hemezortzi urte bete dituzte eta harrera ondoko programan daude; beraz, harrera familiekin bizi dira oraindik ere

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 12a. Babesgabetasun egoera larrian dauden eta gurasoek zaindu ezin dituzten haur eta nerabeak hartzen dituzten lurraldeko familiei foru erakundeak egingo dien ongietorrian izango da bihar, osteguna, Ramiro González, Arabako diputatu nagusia.

Arabako Foru Aldundiak omenaldi publikoa egingo die familiei, haur eta gazte horiekiko duten elkartasuna eskertzeko. Ekitaldiaren bidez, aitortu egingo zaie Arabako Adingabearen Kontseiluarekin eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Adingabeen eta Familiaren Arloarekin lankidetzan jardutea, adingabe horiek zaintzen eta haiei berotasuna ematen.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]