logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako ogasunak espedientea ireki die 16 establezimenduri faktura ez emateagatik


Ampliar

Arabako ikuskatze zerbitzuak kanpaina intentsiboa egin du ostalaritza, arropa konponketa, albaitaritza klinika, ile apaindegi, bazar, apaindegi, okindegi eta gozogintza establezimenduetan

Datozen hilabeteetan, berriz ere aztertuko da goizez eta arratsaldez ea faktura erregistratu, bidali eta ematen den, Gasteizko eta Arabako udalerrietako establezimenduetan

José Luis Cimianoren adierazpenak:
Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 12a. Arabako foru ogasunak espedientea ireki die Arabako 16 establezimenduri faktura ez egiteagatik, eta hori da azaroaren 26, 27 eta 28an egin zen ikuskatze kanpaina intentsibo baten ondorioz. Nahiz eta Arabako ikuskatze zerbitzuak etengabe egiaztatzen duen ea fakturak, egiaztatu, bidali eta entregatzen diren, azaro bukaeran berariazko kanpaina bat egin zuen hainbat sektoreren lokaletan, hala nola ostalaritza, arropa konponketa, albaitaritza klinika, ile apaindegi, bazar, apaindegi, okindegi eta gozogintza establezimenduetan.

Kanpaina horren ondorioz, zeina berriz ere egingo baita datozen hilabeteetan, foru ogasunak espedientea ireki die bisitatu dituen establezimenduetatik % 40ri, irregulartasunak hauteman direlako faktura ez erregistratzeagatik, ez bidaltzeagatik edo bezeroari ez emateagatik. Kasu guztietan, foru araudiak 600 euroko zehapenak jasotzen ditu eragiketa irregular bakoitzagatik, eta zehapen horiek murriztu daitezke epe barruan ordainduz gero.

“Kanpaina horren xedea da kontzientziaraztea nahitaez eman behar dela faktura, bai Araban lan egin eta negozioak dauzkatenentzat bai bezeroentzat, jakin behar baitute faktura eskubidea izateaz gain bermea ere badela zerbitzu guztientzat”, gogorarazi du José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak.

Fichero adjunto

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]