logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

2018ko enplegu publikoaren eskaintzan 40 plaza eskainiko dira administrari eta albaitarientzat

Cristina González: “Aldundiko plantilla egonkortzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko konpromisoa beteko dugu”
Ampliar

Cristina González: “Aldundiko plantilla egonkortzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko konpromisoa beteko dugu”

Hautaketa prozesua ziur aski ekainean hasiko da, eta 2017ko EPEko 51 plazak ere barnean hartuko ditu

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 10a. - Arabako Foru Aldundiak aurten enplegu eskaintza publiko (EPE) baterako deia egingo du, azken hilabeteotan langileen batzordearekin negoziatu ondoren, zeinean 40 plaza eskainiko baitira hutsik dauden 36 administrari lanpostu (C1) eta bete gabe dauden 4 albaitari lanpostu (A1) betetzeko. Hautaketa prozesua ziur aski ekainean hasiko da, eta 2017ko EPEko 51 plazak ere barnean hartuko ditu

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuak gaur egindako prentsaurrekoan aurkeztu du 2018ko EPEaren eskema, eta bihar aurkeztuko zaio Foru Gobernu Kontseiluari, onets dezan. Diputatuak nabarmendu duenez, “Horri esker, Aldundiaren plantilla egonkortu eta gaztetzeko eta, epe motzean eta ertainean, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko konpromisoa beteko dugu”.

Gonzalezek azaldu duenaren arabera, 2017ko EPEko hautaketa prozesua eta 2018ko EPEa batera gauzatuko dira datorren urtean, egutegi honi jarraituz: deialdien oinarri orokorrak eta espezifikoak urtarrilean onetsi eta argitaratuko dira, hartara lehenengo probak udaberri amaieran egin daitezen, ziur asko ekainean.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [ENPLEGU SUSTAPENA] [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]