logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak naturan utzitako zaborra biltzeko herri mobilizazio bat bultzatzen du


Ampliar

Ingurunea elkarlanean garbitzeko hitzorduetako bat hilaren 15ean izango da Lezen, eta bestea 16an Gorbeian, eta hiru helburu izango dituzte: herritarrak kontzientziatzea, Arabako Natura 2000 Sareko naturagune babestuetatik hondakinak kentzea eta biodibertsitatean duten eragina ezagutzea

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 7a. Biztanleria gehitu eta kontsumo gizartea garatu izanak gaur egungo arazorik handienetako bat ekarri du: gero eta hondakin solido gehiago sortzea. Arazo horretaz ohartarazteko eta arazoaren konponbidean herritarrak partaide izan daitezen lortzeko, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Hirigintza Sailak herritarrek parte hartzeko bi jardunaldi antolatu ditu Aizkorri-Aratz eta Gorbeiako parke naturaletan, zeinak Arabako Natura 2000 Sarearen barruan baitaude.

Horretarako, SEO/BirdLife erakundeak Ecoembesekin lankidetzan egin duen Libera proiektuarekin bat egin du Aldundiak. ‘1 m2 landaren, basoen eta mendiaren alde’ lemapean, “Kanpaina honek bi helburu ditu: Arabako naturaguneetara bisitan datozenak inplikatzea gune horietako ingurumen arazoetan, eta naturan utzitako zaborrak gure biodibertsitatean dituen eraginei buruzko datuak eskuratzea”, azaldu du Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak. Hain zuzen, proiektuak berak ‘basuraleza’ terminoa sortu du gizakiak sortu eta naturan utzitako zaborra izendatzeko.

“Herritarren parte hartzea da arazo horri amaiera emateko gakoetako bat. Hori dela eta, elkarlaneko ekintza horien bidez, arabarrak arazoaren aurrez aurre jarri nahi ditugu landan bertan, ekosisteman, eta ikusarazi nahi diegu zer nolako beharra duten gure naturaguneek norbaitek bil ditzan beste batzuek bota zituzten eta jasotzeaz inoiz arduratu ez ziren hondakinak”, gogorarazi du Galerak.

Josean Galera Ingurumen Saileko diputatuaren adierazpenak

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA]