logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Artiumek berrogeita hamar bat obra mailegatuko ditu Sevillako erakusketa erraldoirako, Murilloren Urteko ekitaldirik garrantzitsuenak ixteko


Ampliar


Ampliar

Ramiro González diputatu nagusiak Arabako arte garaikide ondarearen balioa nabarmendu du: “Oso harro sentitzeko modukoa da”. Artium Museoko bildumaren zatirik handiena Arabako Foru Aldundiarena da, eta 2018an 170 artelan baino gehiago laga ditu lurraldetik kanpo egin diren erakusketetarako.

Partekatu berria
Sevilla, 2018ko abenduaren 5a. Ramiro González Arabako diputatu nagusia Sevillara hurbildu da gaur, Aplicación Murillo. Materialismo, charitas y populismos erakusketaren inauguraziora. Erakusketa horrekin amaituko dira Andaluziako hiri horretan egin diren ekitaldirik garrantzitsuenak barrokoaren maisuaren jaiotzaren ehungarren urteurrena ospatzeko. Diputatuaren bidaiaren zioa da erakusketaren hasiera ekitaldietan parte hartzea; izan ere, Artium Museoak bere bildumako berrogeita hamar bat artelan mailegatu ditu erakusketarako. “Aldundiko arduradun nagusia eta Artium Patronatuko lehendakaria ere banaizenez, erakusketa handi honen irekieran parte hartzera gonbidatu naute. Oso harro sentitzen naiz arabar guztiak ordezkatzeaz eta, kasu honetan, baita Artium Arte Garaikidearen Zentro Museoa ere; izan ere, gure museoan dauden 3.000tik gora artelanek Euskadiko eta Espainiako estatuko azken 100 urteetako artearen panorama islatzen dute”, adierazi du Ramiro Gonzálezek Sevillan, inauguraziora joan diren agintarien aurrean.

Obra mailegatze handi horretaz gain, azken hiru hilabeteetan beste zenbait egin dira Bilboko Arte Eder Museoko, Prado Museoko, Valentziako Bancaja Fundazioko eta Madrilgo CentroCentro kulturguneko erakusketa garrantzitsuetarako. Artium Museoko bildumaren zatirik handiena Arabako Foru Aldundiarena da, eta 2018an 170 artelan baino gehiago laga ditu lurraldetik kanpo egin diren erakusketetarako.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]