logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Zurrumurru faltsuak ezeztatzeko bertsoak

Bertso saioa
Ampliar

Bertso saioa

Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gastelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Aitor Mendiluzek zurrumurren aurkakoa bertso-saio eskainiko dute, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bizikidetzaren arloan sentsibilizatzeko dituzten programen baitan. Doako ekitaldia Europa jauregian egingo da abenduaren 18an, Migratzaileen Nazioarteko egunean.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 4a. Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak eta Arabako Foru Aldundiko Kulturartekotasuna Zerbitzuak ekitaldi berezi bat antolatu dute abenduaren 18an Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko: bertso-saioa. Bertan izango dira Maialen Lujanbio (2017ko bertsolari txapelketako irabazlea), Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gastelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze finalistak. Ekitaldia doakoa izango da, eta Europa jauregiko Maria de Maeztu Auditoriumean izango da, 19:00etan.

Aintzane Irazusta arituko da gidari, eta auzoetako eguneroko bizikidetzarekin loturiko gaiak jorratuko dituzte, zurrumurru, estereotipo negatibo eta bazterkeriarik gabeko gizartea aldarrikatuko dutelarik.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]