logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

‘Izaskun Arrueren urratsen atzetik’ liburua aurkeztu da, lehen andereñoa izandakoaren figuraren bitartez Gasteiz eta Arabako euskararen historia laburtzen duena


Ampliar

Miel A. Elustondok idatzitako lanak 120 orrialde ditu, eta koloretako argazkiak

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 4a. Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak argitaratu dute ‘Izaskun Arrueren urratsen atzetik’ liburua, Miel A. Elustondok idatzia. Gaur goizean aurkeztu da liburua Oihaneder Euskararen Etxean. Horren bidez, omenaldia egin nahi zaie, batetik, XX. mendearen hasieran euskaraz eskolaratzea sustatu zutenei eta, bestetik, Gasteizko lehenengo andereñotzat jotzen denari. Aldi berean, Arrue Gasteiz eta Arabaren euskalduntzea sustatzen hasi zeneko garaia ere aztertzen du argitalpenak.

Hain zuzen ere, 1963 abenduaren 4an hasi zen Izaskun Arrue euskaraz eskolak ematen ume talde txiki bati, bere etxean bertan (Zerkabarren kaleko 9.ean). Erregistroen arabera, garai hartan Gasteizen euskararen alde egindako lehen jardueretako bat izan zen hori, eta hirian zein lurraldean euskara berreskuratzeko mugimenduaren hazietako bat. Gerra aurretik euskara ikasten hasi ziren pertsonen garrantzia ahaztu gabe, jakina. Haien seme-alabak izan ziren Arrueren lehen ikasleak, hain zuzen.

Izaskun Arrueren figura abiapuntutzat hartuta, azken hamarkadetan Arabako eta Gasteizko euskararen historia laburtzen du egileak. Hainbat protagonistaren berri ematen du: Pilar Landaburu, Andoni Perez Cuadrado, Isabel López de Uralde, Pedro Anitua, Ramón Narbaiza, Peli Romarategi, Andoni Urrestarazu, Peli Presa, Peli Martin, Juan Enekotegi, Jose Antonio Arriola, Terese Urrestarazu, Rafa Etxegarai, Felix Razkin, Pako Eizagirre, Jose Maria Allur, Pruden Sudupe, Eusebio Osa... Baita zenbait proiektu eta lekuren berri ere: Errepublikako ikastola, Ramiro de Maeztu, apaizgaitegia, Estibalizko santutegia, Jesus Obrero...

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [EUSKARA]