logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Entziako KBEn tornadoaren eragina izan duten lurren lau hektarea gordeko ditu aldundiak, aldaketa klimatikori buruzko ikerketa egiteko.


Ampliar

Datozen 25 urteotan ez da gizakiaren esku hartzerik izango eremu horretan, eta joan zen uztailaren 4an izandako tornadoak utzi zuen bezala geratuko da.
EHUren eta Alcalako Unibertsitatearen ikerketa horretan aztertuko da basoaren berezko bilakaera nolakoa den, eta, horrez gain, jakitera emango digu flora eta fauna nola egokitzen diren muturreko gertaera klimatikoetan.

Ingurumen foru diputatu Josean Galeraren adierazpenak:
Argazki bilduma ENTZIA
Partekatu berria
Entzia, 2018ko abenduaren 4a. Arabako Foru Aldundia lau hektarea gordeko ditu Entziako KBEn, Arabako Natura 2000 Sarean, aldaketa klimatikoari buruz eta muturreko gertaera klimatikoetan baso masak izaten duen egokitzapenari buruz ikertzeko. Pagadiz osatutako lau hektarea ditugu, joan zen uztaileko tornadoak erabat hondatuak.

Horrela, eremu hori tornadoak utzi zuen bezala geratuko da 25 urtean, gizakiaren esku hartzerik gabe. Horrela, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Alcala de Henareseko unibertsitateetako ikerlariek, aldundiaren Ingurumen Sailarekin koordinatuta, ikertuko dute biodibertsitateak nola eboluzionatzen duen berez, nola den gai leheneratzeko, baso masa eta horrekin lotutako fauna nola egokitzen diren eta zer mikrohabitat jaiotzen den joan den uztaileko tornadoen eta antzekoen ostean.

“Naturak eskaini digun aukera aprobetxatu nahi izan dugu, harengandik ikasteko”, laburbildu du Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak eremu horretara egindako bisitaldi batean. Aldundiko arduradunak gogorarazi du Arabako Foru Aldundiak egindako apustua aldaketa klimatikoa ikertzearen eta arintzearen alde. Testuinguru horretan, ikerketa horren "interes zientifikoa" azpimarratu du, "horren bidez jakingo baitugu gure biodibertsitateak nolako kalteberatasuna duen hondamendi meteorologikoen aurrean eta nolako gaitasuna duen egokitzeko”.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA]