logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Umbra Light jaialdiak artez eta argiz beteko ditu Gasteizeko tokirik ezagunenak


Ampliar


Ampliar

2019ko otsailaren 21ean, 22an eta 23an izango da. Antolatzaileek uste dute 80.000 bat bisitari erakarriko dituela.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 4a.- Gasteizko Umbra Light jaialdiak argiz eta artez beteko ditu Arabako hiriburuko leku publiko eta eraikin ezagunenak, 2019ko otsailaren 21ean, 22an eta 23an, eta, horrela, hiria eta lurraldea erreferente izango dira turismo, kultura eta teknologia arloan. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak babestutako ekitaldi honekin batera, kulturarekin lotutako eta profesionalentzako programa bat izango da.

Maider Etxeberria Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko zuzendariak, Cristina González Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Sustapenaren Saileko diputatuak eta Iñaki Prusilla Gasteizko Udaleko Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotziak aurkeztu dute gaur jaialdi hau, ekitaldia antolatuko duen Argia kultura elkarteko zuzendariekin batera: Joaquín Pérez-Goicoechea, Rafael Gallego eta Carlos Torrijos.

Gasteizko Umbra Light jaialdiaren helburua da Arabako urteroko ekintzen programan izatea. Jaialdiaren lehenengo edizioa 2019ko otsailaren 21ean, 22an eta 23an izango da eta lema: Hiri argiak. Hiri paisaia berriak, eta xedea izango da hiriaren hiri eta natura ondare baliotsua beste ikuspegi batetik ikusaraztea, argia erabilita arte esku-hartzeak eginez.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [TURISMOA]