logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Oier Elordui, Irantzu Ciervide eta Mª Rosa Ábalos, 2018ko Blas Arratibel sariketan irabazle


Ampliar


Ampliar

Guztira 27 lan izan dira lehian, sariketako hiru modalitateetan
Cristina Gonzalezek dei egin du eskulangintzari prestigioa eta balioa ematera

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 3a. - Oier Elordui, Irantzu Ciervide eta María Rosa Ábalos artisauek irabazi dute Blas Arratibel 2018 sariketa. Lehiaketa hori Arabako Foru Aldundiak deitzen du Euskadiko eta Trebiñuko Konderriko artisau lan onenak eskertzeko. Saritutako lanak Bibat museoan egongo dira ikusgai abenduaren 10era arte.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua buru izan da, gaur, Bibat museoan izan den sarien banaketa ekitaldian, eta artisauek egiten duten lan garrantzitsua nabarmendu du, “bertako kulturari eta lanbide tradizionalei eusten baitiete, eta jendartera zabaltzen baitituzte. Aintzatetsi eta balioa eman nahi diet lan bakan eta errepikaezinean bere bizitzaren zati bat jartzen duten profesionalei”.

“Eta, batzuetan, esaterako gaur saritutako lanetan, artisautza erabiltzen dute ideiak eta sentimenduak adierazteko, iraganeko garaietara eramateko eta bizipen barne-barnekoak eta pertsonalak agertzeko”, erantsi du.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [MERKATARITZA]