logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Kanpezuko etxebizitza komunitarioko erabiltzailea den Aurelio Larreina Larrauriren ehungarren urteurrenaren ospakizuna

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 3a. Kanpezuko adinekoentzako etxebizitza komunitarioak gaur goizean bertako egoiliarretako baten ehungarren urteurrena ospatu du, hain zuzen ere, Aurelio Larreina Larraurirena. 1918ko abenduaren 2an Angostinan (Bernedo) jaio zen nekazari hau Santikurutze Kanpezun bizi izan da.

Aurelioren senitartekoak, udal-egoitzako lagunak eta langileak egon dira omenaldian, bai eta Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua ere. Azken horrek txapel brodatu bat eman dio Arabako Foru Aldundiaren izenean, eta Ibernalo Basterra alkateak lore sorta bat eta plaka bat eman dizkio.
Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]