logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak lau lanpostu gorde ditu enplegu eskaintza publikoetan ezgaitasun intelektuala duten pertsonentzat


Ampliar

Marian Olabarrieta foru diputatuak ezgaitasun intelektuala dutenen enplegu publikoari buruzko jardunaldi batean parte hartu du

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abenduaren 3a. Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen diputatuak nabarmendu du Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) konpromisoa hartu duela ezgaitasun intelektuala duten pertsonak enplegu publikoan sartu eta integratu daitezen. Izan ere, gogorarazi du foru erakundeak legealdi honetan egindako enplegu eskaintza publikoetan guztira lau plaza gorde direla ezgaitasun intelektuala dutela egiaztatzen duten hautagaientzat.

Eta jakinarazi du zein izan den GOFEren 2016-2017ko EPEetan dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako erreserba kupoa: lanpostuen % 5 ezintasun fisikoa dutenentzat eta % 2 ezintasun intelektuala dutenentzat. Horrek esan nahi du enplegu eskaintza horietako 267 plazetatik 15 ezintasun fisikoa dutenentzat izango direla, eta 4 ezintasun intelektuala dutenentzat. Azken plaza horien oposaketa prozesua aparteko deialdi batean egingo da.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]