logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Guztira, dibertsitate funtzionala duten 86 pertsonak Arabako natura eta ondarea ezagutu dituzte


Ampliar


Ampliar


Ampliar

Cristina González: “Esperientzia oso positiboa izan da eta datorren urtean indartu egingo dugu programa”

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 29a. Guztira dibertsitate funtzionala duten 86 arabarrek Arabako natura eta ondarea ezagutu eta gozatu dituzte azken hilabeteotan, Arabako Foru Aldundiak eta Montes Solidarios elkarteak aurrera eramandako turismo inklusiboko programa dela medio. Programa hori joan den igandean bukatu zen eta jarraipena izango du datorren urtean, 2019an.

Cristina González Calvar Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatua eta Montes Solidarios irabazteko xederik gabeko erakundearen lehendakaria den Yosu Vázquez-ek gaur oso balantze positiboa egin dute esperientzia horretaz, eta defendatu dute pertsona guztiek eskubidea dutela beren aisialdiaz gozatzeko eta turismo informazio egokitua jasotzeko.

Gonzalezek esan du Aldundiaren turismo politikaren ardatzetako bat dela Araba “turismo irisgarriaren arloko erreferentziako leku” egitea, eta azaldu du lan ildo horri jarraituz, joan den martxoan itsuentzat egokitutako material berria kaleratu zela, gure lurralde historikoko erakargarri turistikoen inguruko informazio praktikoa ematen duena.

Audioa jaitsi ezazu

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]