logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

VIPHOTO eraldatu egiten da argazkigintza garaikidearen jaialdi batean bihurtzeko


Ampliar

Sei urtez azoka izan ondoren, ekimen hau handitu eta Vitoria-Gasteizeko puntu desberdinetara zabalduko da

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroak 26. VIPHOTO FEST da VIPHOTOren izen berria; izan ere, VII. edizio honetan azoka formatua atzean utzi, eta argazkigintza garaikidearen jaialdi bihurtuko da. Sei urtetan azoka izan, eta aurretik bi urtetan argazkigintza jardunaldi izan ostean, heldu da unea Arabako argazkigintza erakusteko apustu berria egiteko. Viphoto Festen helburua da argazkigintza garaikidearen aldeko apustua egitea. Gaur egungo belaunaldiek munduarekiko duten ikuskera adierazteko moduaren eta sortzen diren kontaketa berrien gaineko jakin-mina daukagu.

Eta, horregatik, bi sari sortu ditugu:

- Viphoto Amarica saria
- Viphoto Montehermoso saria

Biek dute 5.000 euroko aurrekontua, irabazten duten argazkilarien lana ekoitzi eta 2019ko VIPHOTO FESTen erakusgai jartzeko. Amarica aretoan kategoria absolutuko irabazlearen lana jarriko da ikusgai, eta Montehermoso kulturunean, berriz, Euskadiko irabazlearena. Deialdia argazkilari eta artista bisualentzako da, banaka nahiz taldeka aurkez daitezke, eta nazionalitate espainiarra izan behar dute edo Espainian bizi. Erakusketa inauguratzen den asteko asteburuan (abenduak 1 eta 2) porfolioak ikusiko ditugu, jaialdiko bi irabazleak aukeratzeko. Izena emateko epea urriaren 1ean amaituko da.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [KULTURA]