logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Sei ibilgailu egokitu berrik Arabako eguneko arretarako landa zentroak erabiltzen dituzten adinekoak ekarri eta eramango dituzte


Ampliar


Ampliar

Gurutze Gorriak EALZetarako garraiobide egokituaren zerbitzuan erabiltzen dituen ibilgailuak finantzatu ditu Foru Aldundiak

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 26a. Arabako EALZ eguneko arretarako landa zentroak erabiltzen dituzten adinekoek aurten beste 6 ibilgailu egokitu izango dituzte beren etxeetatik ateratzeko. Arabako Foru Aldundiak finantzatu du Gurutze Gorriak ibilgailu berri horiek eskuratu, egokitu eta eguneratu izana, entitate horrek kudeatzen baitu zerbitzu hori; izan ere, premia egon da oraingo ibilgailuen ordez beste batzuk jartzeko eta hobetzeko; guztira, 18 ibilgailu daude.

Gurutze Gorriak Gasteizen daukan egoitzan aurkeztu dira ibilgailu berriak, eta ekitaldi horretan, Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen foru diputatua, José Luis Alonso Quilchano GOFE Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendari-kudeatzailea, Iñaki Irusta Euskadiko Gurutze Gorriko lehendakaria eta Aitor Allende Euskadiko Gurutze Gorriko autonomia koordinatzailea egon dira.

Arabako Foru Aldundiak eta Gurutze Gorriak lankidetzan dihardute garraio egokituaren zerbitzuan ondoz ondoko hitzarmenez bidez. Hain zuzen, zerbitzu hori emateko, foru erakundeak lagata dituen ibilgailuak erabiltzen ditu gizarte erakunde horrek.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen du zerbitzu hori, eta Araba guztia hartzen du, Gasteiz izan ezik, eta ahalbidetzen du adinekoak, baldin eta mugikortasun arazoak badituzte eta arazo horiek galarazten badiete garraiobide publikoak erabiltzea, EALZetara joan daitezela. Noizean behin, aisialdi eta denbora libreko jardueretarako atez ateko joan-etorriak ere egiten dira.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]