logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Baliabide ekonomiko urriak dituzten pentsiodunen energia gastua diruz lagunduko du Arabako Foru Aldundiak

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 23a. Arabako Foru Aldundiak bihar zabalduko du energia gastua finantzatzeko dirulaguntzak eskatzeko hogei eguneko epea. Laguntza horiek 75.000 euroko zuzkidura daukate, eta Arabako Popularrak taldearekin 2018ko aurrekontuetarako lortutako itunaren ondorio dira.

Diru laguntzen onuradunak izango dira pentsioak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) jasotzen duten pertsonak, baldin eta Gasteiz ez den Arabako udalerri batean edo Trebiñuko batean bizi badira. Diru laguntza jaso ahal izango dute eskaeraren datan Arabako edo Trebiñuko udalerri batean erroldatuta egon direnek, gutxienez bost urtez azken hamar urteetan, eta gutxienez behin era jarraituan eta eskaera egin aurre-aurrean. Diru laguntza eskaera eragiten duten gastuek 2017ko azaroaren 1etik 2018ko urriaren 31ra bitartean eginak izan beharko dute.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]