logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Guztira 3.362 lagunek egingo dute bihar GOFEren 2017ko EPEko lehenengo ariketa


Ampliar

187 erizain eta erizain laguntzaile plaza lortzeko aukera dute

www.araba.eus/ifbs/portalempleo web orrian daude ikusgai azterketa tokietara sartzeko eta erantzun orria betetzeko jarraibideak

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 23a. Guztira 3.362 lagunek egingo dute bihar, hilak 24, Gasteizen, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) —Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoak— 2017an deitutako enplegu publikoaren eskaintzako lehenengo ariketa. Proba hasi baino 20 minutu lehenago irekiko dira azterketak egingo diren tokietako ateak. Araba.eus web orrian daude ikusgai azterketa tokietara sartzeko eta erantzun orria betetzeko jarraibideak.

Deialdi hauetan, GOFEk 187 funtzionario lanpostu aterako ditu lehiaketara; horietako 159 erizain laguntzaile lanpostuak izango dira eta gainerako 28ak erizain lanpostuak. Erizain laguntzaile kategorian izango da oposiziogile gehien: 2.571.

Erizain laguntzaileen plazetarako azterketak 11:00etan hasiko dira, aldi berean bi tokitan: Europa Biltzar Jauregian eta Baskonia Kirol Hirian (Bakh). Erizain lanposturako izangaiek, aldiz, Europa jauregian egingo dute proba, 17:00etatik aurrera.

Azterketetan batera egingo dira oposizio faseko lehenengo ariketako lehenengo eta bigarren probak, bi kategorietan, eta test erako galdetegiak izango dira. Lehenengo proba lanpostuen titulazio taldearen eduki komunen azterketa izango da eta, bigarrena, berriz, kategoria bakoitzeko berariazko edukiei buruzkoa.
Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]