logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Artiumeko bildumako Oteiza bat, azaltzeko zer nolako eragina izan zuen Velazquezen Meninak lanak arte garaikidean


Ampliar

Velazquezen omenaldia Prado Museoak bere 200 urteko historia ospatzeko egin duen erakusketa handiaren zati da

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 22a. Jorge Oteizaren Velazquezen omenaldia lana Artium bildumarena da, eta Prado Museoak aukeratu duen lanetako bat da erakusteko zer nolako eragina izan zuen Velazquezen Meninak lanak arte garaikidean, Madrilgo museoak bere 200 urteko historia ospatzeko egingo duen erakusketan. Horiek horrela, ikusleek ikusiko dute nola hain garai desberdinetako artistek interes bertsuak izan dituzten; kasu honetan, espazioari, hutsuneari eta perspektibari buruzko ikerketa da.

Lan hori da Artium Arte Garaikidearen Euskal Museoa lehen mailako erakusketei mailegatzen ari denetako bat. Hain zuzen ere, haren funtsen lanetatik 73 lagako dira. “Artiumez harro’ du goiburu ekimen garrantzitsu horrek, eta Bilbon eman zitzaion hasiera Arte Ederren Museoan, ‘68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018’ izeneko erakusketa jada irekirako. Bilboko eta Madrileko maileguez gain, laster Sevilla eta Valentziari ere maileguak egingo zaizkio.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [KULTURA]