logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabak eta Gasteizek Enoturismo Biltzarra eta Final Four aurkeztuko dituzte Valladolideko INTUR ferian

Cristina González diputatua, INTURen 2017ko edizioan
Ampliar

Cristina González diputatua, INTURen 2017ko edizioan

Bisitariek Euroligaren garaikurraren kopia batekin egin ahalko dituzte argazkiak

Partekatu berria
Vitoria-Gasteizen, 2018ko azaroaren 21ean.- Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak indarrak batu dituzte berriro, Valladolideko Barneko Turismoko Nazioarteko Ferian (INTUR) hiriko eta lurralde historikoko erakargarri turistikoak ezagutarazteko, azaroaren 22tik 25era bitartean. 2019ko Nazioarteko Enoturismo Biltzarra (IWINETC) eta Saskibaloiko Lauko Finala nabarmentzen dira bi erakundeen eskaintza bateratuan.

Natura, gastronomia eta kultura dira Valladolideko Barneko Turismoko Nazioarteko Feriaren ardatz nagusiak, eta Araba eta Gasteizek proposamen erakargarriak eskainiko dituzte hiru arlo horietan. Batetik, Eraztun Berdea, Arabako bost parke naturalak eta Ibilbide Berdeak; bestetik, Ardoaraba eta Kandelen Gaua bezalako ekitaldiak; azkenik, Eguberrietarako kultur programazio berezia.

Udalak eta Aldundiak INTUR ferian partekatuko duten standean honako aukera hauek aurkeztuko dituzte, besteak beste: "Erdi Aroko ibilbideak Araban", Arabako Errioxa eta Aiara hiribildu harresidunen bitartez lotzen dituena, eta "Galbideko ibilbideak Araban", asteburuetan eta zubietan Arabako eskualde guztietako baliabide nagusiak ezagutu eta gozatzeko zenbait proposamen egoki.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [TURISMOA]