logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Nekazaritza Sailak ureztatzearen aldeko apustua sendotuko du eta 3 miloi euro arteko inbertsioa egingo du


Ampliar

Aldundiak lehen sektorean lana mantentzeko konpromisoa hartu du eta berriz ere handitu du gazteak erakartzeko laguntza

Nekazaritza aseguruak kontratatzeko laguntza handitu du laugarren urtez jarraian eta 270.000 euro bideratuko ditu horretara

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 20a. Nekazaritza Sailak aurrekontu proiektua % 5,64 handitu izana baliatuko du ureztatze programan ahalegin berezia egiteko eta 3 milioi euro inbertitzeko, hau da, % 10eko gehikuntza aplikatzeko. Besteak beste, Aldundiak 1.666.667 euro inbertituko ditu Arabako bailaretako ureztaketa sareetan, 800.000 euro modernizatze eta berritze planean eta 100.000 euro baino zertxobait gehiago Orbisoko ureztatzaile erkidegoan energia fotovoltaiko instalazio bat jartzeko.

Baina horiek ez dira Arabako Foru Aldundiak arlo honetan egingo dituen inbertsio bakarrak, Eduardo Aguinaco Nekazaritza Saileko diputatuak azaldu duenez. Aguinacok nabarmendu du 2 milioi euro bideratuko direla Nekazaritza Ustiategietan Inbertsioak egiteko Diru Laguntza Planera; 350.000 euro gehituko direla eta, beraz, milioi erdiko inbertsioa egingo dela, landa bideetako mantentze eta zaintza lanetarako, eta partzelak batzeko eta berriro batzeko proiektuetan % 33ko hazkundea izango dela.

Gainera, sailak konpromisoa hartu du lehen sektorean lana mantentzearen alde, eta horretarako, apustu sendoa egingo du; adibidez, nekazaritza eta ingurune arloko neurrietarako (tokiko arrazak, nekazaritza ekologikoa, mahasti zaharrak, ekoizpen integratua…) aurrekontua % 43 handituko du (950.000 eurotik 1.359.000 eurotara), eta horrela, xede horretarako aurrekontua % 100 haziko da 2016tik. Halaber, gazteak landa eremura erakartzeko laguntzak handitzen jarraituko du eta aurten 827.000 euro (% 5) inbertituko ditu horretan.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [NEKAZARITZA]