logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak beste 60 plaza eta bi zentro jarriko ditu abian, Araban gizarte zerbitzuen eskaria betetzeko


Ampliar

2019ko aurrekontu proiektuan, gizarte gaien arloan, nabarmentzekoa da Gasteizen gizartean baztertuta dauden pertsonentzako eguneko zentro bat eta Aiaraldean buruko gaixotasunen bat dutenentzako egoitza baliabide bat abian jarriko direla

Mendekotasunak dituztenentzako prestazio ekonomikoetako gastua gehituko da, eta hobekuntzak egingo dira honako hauen arretan: zaintzaileak, babesik gabe dauden adingabeak eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeak; 20.000 biztanletik beherako udalerrien finantzaketa ere hobetuko da

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 20a. Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailak beste 60 plaza eta bi zentro sortu berri jarriko ditu abian, lurraldean gizarte zerbitzuen erabiltzaile diren zenbait kolektiboren arretarako. Zehazki, Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak gaur goizean Arabako Batzar Nagusietan gizarte gaien arloko aurrekontu proiektuaren aurkezpenean aurreratu duenez, gizartean baztertuta dauden pertsonentzako 39 plaza jarriko dira erabilgarri eta eguneko zentro bat irekiko da Gasteizen, beste 11 plaza jarriko dira abian buruko gaixotasunen bat duten pertsonentzat eta egoitza zentro bat Aiarako Kuadrillan, eta 10 plaza itundu gaituko dira adinekoentzat.

Arabako Foru Aldundiak gizarte gastuaren alde egiten duen apustuari esker, hain zuzen, aurrekontu osoaren % 48 inguru baita, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) datorren urtean 7,4 milioi euro gehiago izango ditu, hau da, % 4,1 gehiago. Beraz, gizarte zerbitzuen aurrekontua 212,3 milioi eurora helduko da.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]