logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak % 23 igoko du enplegurako prestakuntza programen hornidura


Ampliar

Tokiko merkataritza eta turismo sustapenerako baliabideak areagotuko ditu. Cristina González: “Enplegua eta bere kalitatea dira gure lehentasuna, eta hori aurrekontuan islatua dago”

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 20a.- Arabako Foru Aldundiak aurreikusi du zuzkidura ekonomikoa % 23 igotzea langabezian dauden arabarrei prestakuntza emateko, eta hala erraztea lanpostu bat eskuratzeko modua. Arabako 2019rako aurrekontu proiektuak areagotu egingo ditu egitura prestakuntzako eskaintzara bideraturiko partidak, eta beste bi kontsignatuko ditu zerbitzuen sektoreko langabetuak kualifikatzeko berariazko programak garatzeko.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuak gaur eman ditu datu horiek Arabako Batzar Nagusietan, bere saileko aurrekontuak azaltzeko egin duen agerraldian. Horrez gain, azpimarratu duenez “enplegua izaten jarraituko da gure xede nagusia datorren urtean”. Horrekin batera, tokiko merkataritzari eta turismoa sustatzeari babesa emateko politikak bultzatu nahi ditugu”.

Cristina Gonzalezek baieztatu duenez, “Enpleguaren bilakaera positiboa da Araban, baina oraindik ia 20.025 pertsona daude lan egin nahi baina ezin dutenak. Langabezia da, oraindik ere, arabarren kezka nagusia, eta, beraz, horixe da Sail honen politika publikoen lehentasuna. Eta lehentasun hori zehazten da baliabide gehiago emanda prestakuntzarako eta kontratazio mugagabea sustatzeko”.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [ENPLEGU SUSTAPENA]