logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak 5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu 2019an garraio publikoa eta mugikortasuna sustatzera


Ampliar

López Ubierna: “Gehikuntza honi esker, Arabako herrigune txikiei ematen diegun garraio zerbitzua hobetuko dugu”

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 20a. Arabako Foru Aldundiak aurreikusten du 2019an 5,4 milioi euro, iaz baino % 15 gehiago, bideratuko dituela garraio publikora, arabarren mugikortasuna errazteko. Gehikuntza horri esker, abian jarri ahal izango da eskualdeko garraio zerbitzu berria eta, gainera, lurraldeko herrigune txikietan bizi diren pertsonentzako garraio eskaintza hobetuko da.

Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak datu horiek eman ditu Arabako Batzar Nagusietan, bere sailaren aurrekontuaren 2019ko lerro nagusiak aurkezteko egin duen agerraldian. López Ubiernak nabarmendu du proiektu honi esker bete egingo direla Arabako bide sarea modernizatu eta Aldundiaren garraio zerbitzua hobetzeko konpromisoak.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [BIDE AZPIEGITURAK] [MUGIKORTASUNA]