logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Ogasunak 2,4 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du zerga iruzurrari aurre egiteko

Iñaki Aldekogarai eta José Luis Cimiano
Ampliar

Iñaki Aldekogarai eta José Luis Cimiano

José Luis Cimianok nabarmendu du 455.000 euro bideratuko direla errenta kanpainan zergadunek egin beharreko kudeaketak errazago eta azkarrago egin ditzaten.
Garrantzitsua da, halaber, Arabako Lurralde Historikoko katastroan egingo den 1,8 milioi euroko inbertsioa, Arabako udalerrietako katastro txostenak eguneratzeko.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 19a. Arabako Foru Aldundiaren Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren lehentasun nagusietako bat da, oraindik ere, zerga iruzurraren aurkako borroka; halaxe adierazi du José Luis Cimiano diputatuak, eta 2019rako, 2,4 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi dela nabarmendu du.

Berak zuzentzen duen foru sailaren aurrekontuaren aurkezpenean, Cimianok enpresen fakturazioari buruzko informazioaren hobekuntza nabarmendu du, zeina ezagunagoa baita berehalako informazio hornidura edo BIH izenez. Asmo hori, datorren urtean, 300.000 euroko zenbatekoarekin gauzatuko da, eta Arabako enpresen BEZaren fakturazioa hobeto kontrolatzea ahalbidetuko du.

Horrez gain, iruzurrari aurre egiteko kapituluan, beste jardun batzuk ere nabarmentzekoak dira, hala nola balizko iruzurgileei antzemateko programa informatiko berriaren esleipena (milioi bat euro) eta sentsibilizazioaren aldeko apustua, Arabako ikastetxeetan gauzatuko den zerga hezkuntzako programaren bidez.

José Luis Cimianok, halaber, nabarmendu du Arabako Ogasuna egiten ari den ahalegin handia, “gure zergadunengandik gero eta gertuago egoteko, bereziki errenta kanpainan. Administrazioarekiko harremana gero eta arin eta errazagoa izatea nahi dugu”. Horretarako, 2019ko aurrekontuan, Ogasunak 455.000 euro baliatuko ditu herritarren arretarako (180.000 euro), programa informatikoak hobetzeko (245.000 euro) eta finantza erakundeekin lankidetzan jarraitzeko (30.000 euro).


Azkenik, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak nabarmendu du “legealdi honetan Foru Gobernuak lurraldeko katastro balioak eguneratzearen alde egindako apustua”. Horren harira, azaldu du datorren urterako 1,8 milioi euroko gastua egiteko asmoa dagoela, Arabako Lurralde Historikoko katastroa kudeatzeko eta, bereziki, Arabako udalerrietako balioztapen txostenak eguneratzeko, baldin horien katastro balioen indarraldia amaitu bada.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]