logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak laguntza handiagoa emango du plan estrategikorako, eta artelanak erosteko partida bikoiztuko du


Ampliar

Euskara sustatzeko diru kopurua ere handitu da, % 19 baino gehiago

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 19a. Euskara, Kultura eta Kirol Sailak iazko aurrekontu proiektuan baino diru gehiago izango du, % 8tik gorako gehikuntza hain zuzen, eta erabaki du, besteak beste, laguntza handiagoa ematea KulturAraba Kulturaren Plan Estrategikoari, zeinak iaz baino 120.000 euro gehiago izango baitu, hots, % 75 gehiago, eta bikoiztea foru museoen sarerako artelanak erosteko partida, zeinak 240.000 euroko zenbatekoa izango baitu.

Kultura Ekintza Zerbitzua haztea ahalbidetzen duten lerroetako bat baino ez da hori. Hain zuzen, gehikuntza hori zenbait partidatan islatzen da, hala nola kultura ekintza eta sorkuntzaren sustapenean, zeinak 75.000 euro gehiago (% 60) izango baitu, eta, sailak deitutako sariketetako hornidurak barnean hartzeaz gain (literatura, pintura, San Prudentziotako kartela…), lurraldean gauzatu beharreko kultura sustapen eta sorkuntzako ekimenetan ere laguntzen du. Baina ez hori bakarrik: zerbitzu horrek 50.000 euroko gehikuntza (% 20) izango du Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolarentzako partidan, funtzionamendu gastuak ordaintzeko.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [KULTURA]