logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ingurumen Sailaren aurrekontua ia % 10 gehitu da, eta lehentasunezkotzat jo dira uraren zikloan egin beharreko inbertsioak eta Natura 2000 Sarea onik zaintzea


Ampliar

2019rako berritasunak dira, besteak beste, beste ibilbide berde bat, Santa Maria katedrala eta Axarteko (Trebiñu) harrobia lotuko dituena, eta Atauriko meategia birgaitzea

Hondakinen kudeaketa hobetzeko inbertsioa % 3,2 gehitu da, eta Aldundiak ekonomia zirkularraren alde egin duen apustua sendotuko du

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 19a. Arabako Foru Aldundiak 2019rako egindako aurrekontu proiektuan gehikuntzarik handiena izan duenetako bat da Ingurumen eta Hirigintza Saila. Zehazki, iaz baino % 9,68 gehiago izango du. Eta hiru lehentasun handi: azpiegitura hidraulikoak hobetzea, hondakinen kudeaketa eta Natura 2000 Sarea onik zaintzea.

Arabako Batzar Nagusietan egin duen agerraldian, Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak aurreratu du asmoa duela 6 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egiteko, “gure ibaien kalitatea eta edateko uraren hornidura sistemak hobetze aldera”, alegia, iaz baino % 18 handiagoa.

Hain zuzen, Galerak aurrekontu proiektuan jasotako obretako batzuk aipatu ditu, hala nola Lukiano eta Aperregiko kolektoreak amaitzea (milioi erdi euro), Olabarritik Iruña Okarako kolektoreak (840.000 euro) eta Uribarri Gaubeako kolektorea (ia 800.000 euro), saneamenduaren eta arazketaren arloan.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [INGURUMENA]