logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Gobernuak bat egingo du Euskaraldiarekin


Ampliar

Diputatuek eta zuzendariek izena eman dute euskaraz aritzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarteko hamaika egun horietan

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 19a. Foru Gobernuak ez du aukera galdu nahi Euskaraldiarekin bat egiteko. Ekimen hori 2018ko azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an bukatuko da, eta euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburu. Hori dela-eta, diputatuek eta zuzendariek ekimen horren aldeko argazki ofiziala atera dute.

11 egunez, euskaraz dakitenek euskaraz arituko dira euskaraz ulertzen dutenekin, eta ezagutzen ez duten pertsonekin hitz egin behar dutenean, lehenengo hitza ere euskaraz egingo dute (Ahobizi). Euskaraz ulertzen duten pertsonen kasuan, euskaraz hitz egiteko eskatuko diete euskal hiztunei (Belarriprest).

Gobernuko hainbat kidek jadanik eman dute izena ekimen berri honetan eragile izateko, eta datorren ostiraletik aurrera beren bereizgarria erakutsiko dute 11 egun horietan harremanak euskaraz izateko.
Áreas: [KULTURA]