logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Gobernuak Gasteiz-Miranda eta Gasteiz-Durango lineen kontzesioa esleitu du


Ampliar

Maiztasunak hobetuko dituzte eta BAT txartela onartuko dute

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 19a. Foru Gobernuak Durango/Gasteiz/Miranda kontsezioa Autobuses La Unión SAri esleitu dio, barne sartzen direlarik errepide bidezko bidaiarien Gasteiz/Miranda de Ebro eta Gasteiz/Durango bidaiariak garraiatzeko lineak, Arabako Mugikortasun Plan Zuzentzailearen garapenaren esparruan. Linea berriek garrantzizko hobekuntzak izango dituzte, hala nola maiztasun handiagoa, BAT txartela eta autobus berriak, erosoago eta modernoagoak.

Kontzesio horrek hamar urteko iraunaldia izango du eta diruz lagundua izango da, gehienez ere 226.276 eurorekin urtean. Hala, kontzesiodunak bere gain hartuko du bidaiarien eskariaren arriskuaren zati bat.

Bi linea horien berritzeak zerbitzuaren garrantzizko hobekuntzak ekarriko ditu, hala nola BAT txartela onartzea ordainketa bide moduan, autobus berriak, erosoago eta modernoagoak, WIFIz hornituak, tiketak aldez aurretik saltzeko online sistema, eta maiztasun handiagoa, bai lanegunetan bai asteburuetan. BAT txartela erabiltzen dutenei, gainera, orain baino pixka bat merkeago aterako zaizkie gastuak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [MUGIKORTASUNA]