logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Ogasunak doako telefono bat jarriko du abian errenta kanpainan


Ampliar

Zergadunek, doako 900 linea berrira deituta, aukera izango dute etxean jasoko duten aitorpen proposamena (Rentafacil) onartzeko edo hitzordua eskatzeko
Gainera, Ogasunak gailu mugikorren bidez kudeaketa gehiago egiteko aukera eskainiko du

Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Saileko foru diputatuaren adierazpenak:
Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 18a. Datorren errenta kanpainan, Arabako zergadunek aukera izango dute doako 900 lineako telefono zenbakiaren bidez onartzeko etxean jasoko dituzten aurrez egindako aitorpenak (Rentafacil), eta hitzordua eskatzeko ere bai, aldundiaren bulegoetan arreta jaso nahi izanez gero. “Horri esker, beste urrats bat egin da zergadunen alde, Ogasuna herritarrei gero eta gehiago gerturatzeko eta gauzak errazteko helburua betetzeko bidean”, gogorarazi du Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak.

Baina ez da hori Arabako Foru Ogasunak datorren errenta kanpainarako iragarri duen berritasun bakarra; izan ere, gailu mugikorren bidez kudeaketa gehiago egiteko aukera eskainiko du. Horiek horrela, mugikorrean bi klik eginda Rentafacil aitorpenak onartzeaz gain, aurrerantzean, aurretiazko hitzordua eta zerga datuak ere eskatu ahal izango dira. Izan ere, gero eta arabar gehiagok eskatzen du Ogasunarekiko izapideak telefono mugikorraren bidez egitea. Hain zuzen, azken errenta kanpainan, guztira 7.379 zergadunek onartu zuten beren gailutik, zuzenean, Rentafacil modalitatean aurrez egindako aitorpena.

Egutegia
Datorren errenta kanpainan, martxoaren 29an hasiko dira Rentafacil modalitateko proposamenak bidaltzen, eta apirilaren 5etik aurrera onartu edo aldatu ahal izango dira. Bestalde, 2019ko apirilaren 9tik aurrera egin ahal izango dira errenta aitorpenak aldundiaren bulegoetan.

Informazio gehiago esteka honetan

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]