logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak 48.000 euro baino gehiago erabili ditu artisautza sektoreari laguntzeko

Cristina González diputatua Arabako emakume artisau baten saltokian izan da
Ampliar

Cristina González diputatua Arabako emakume artisau baten saltokian izan da

Inbertsio, prestakuntza eta sustapenerako laguntzen bitartez

Partekatu berria
Gasteiz, azaroaren 16a. Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak 48.443 euro baino gehiago bideratu ditu aurten Arabako artisauentzako laguntza zuzenetara, lehiakorragoak izaten laguntzeko. Laguntza horien bidez, honako hauek finantzatu dira: ekipo informatikoak eta makinak berritzea, lantegiak eraberritzea, prestakuntza ikastaroetara joatea eta sustapen ekintzak gauzatzea.

Arabako artisautzari laguntzeko foru politikak bi diru laguntza programatan gauzatzen dira. Lehen programaren bidez, sektorea modernizatzen laguntzeko inbertsio proiektuak bultzatzen dira, eta, horretarako, artisauen jarduna gauzatzeko behar diren makina eta lanabes berriak erosi, muntatu eta instalatzen dira, eta eraberritze lanak egiten dira lantegi eta lokaletan.

Horrela, programak hainbat erosketa finantzatu ditu: josteko makinak, laborategiko ekipoak, gillotinak, ehungailuak, motorrak etab.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu