logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabak beirazko 10 ontzitatik 9 birziklatzen ditu jada


Ampliar

Arabako diputatu nagusiak herritarrak animatu ditu “gero eta gehiago eta gero eta hobeto birziklatzen jarraitzera”, eta gogorarazi du oraindik ere ahalegin handiagoa egin behar dela gainerako gaiekin, besteak beste, hondakin organikoekin edo plastikoekin
Edukiontzi berdeen bidezko gaikako bilketa % 2,6 hazi da urteko lehen 10 hilabeteetan Araban, eta biztanleko 24 kilo baino gehiago birziklatzen dira jada

Partekatu berria
Laudio, 2018ko azaroaren 15a. Hondakinen Prebentziorako Europako Astea hasi bezperan, diputatu nagusiak, Ramiro Gonzalezek, Arabako birziklatze tasen azterketa egin du eta lurraldean eredugarri den gaietako bat nabarmendu du: beira. Izan ere, arabarrek kontsumitzen duten beiraren % 88 birziklatzen dute jada, estatuko % 73ko bataz bestekoa baino askoz gehiago.

“Herritarrak animatu nahi ditut gero eta gehiago eta gero eta hobeto birziklatzen jarraitzera eta gainerako gaiak beira bezain ondo birziklatzera. Badira beste gai batzuk –besteak beste, hondakin organikoak eta plastikoak- are ahalegin handigoa eskatzen dutenak. Horregatik, beira zein ondo birziklatzen dugun jarri nahi dut eredutzat, gainerako hondakinen birziklatze tasak hobetzeko”, nabarmendu du Gonzalezek.

Adierazpen hauek egin ditu Arabako Lurralde Historiko osoko edukiontzietako beira jaso eta kudeatzen duen Laudioko enpresan: Aguado e Hijos. Eta, bidez batez, herritarretako zenbait ez birziklatzera bultzatzen dituen mitoetako bat gezurtatu du: “Gezurra da edukiontzietara botatzen ditugun hondakinak gaizki kudeatzen direla eta gezurra da birziklatzeak ez duela ezertarako balio: gaur ikusi dugu hori mitoa besterik ez dela”, adierazi du diputatu nagusiak.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA] [Diputatu Nagusia]