logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Bastida eta Gasteizko musika bandak batu egingo dira beren musika batera eskaintzeko


Ampliar

Taldeak eszenatoki berean egongo dira larunbatean, Arabako Errioxako herri horretan, eta gero beste kontzertu bat emango dute azaroaren 25ean, Jesús Guridi Kontserbatorioan

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 14a. Marrate-Bastida Kultura eta Musika Elkarteak eta Gasteizko udal bandak euren talentua uztartzea erabaki dute bi kontzertu emateko, haietan errepertorio luzea joko dute, eta bi udalerri horietan jardungo dira. Larunbatean bertan, hilak 17, Bastidako Jasokundearen elizan eta hilaren 25ean, igandea, Jesús Guridi Kontserbatorioan joko dira kontzertuak, zeinek balioko baitute bi musika talde horiek lehenengoz batzeko.

Errepertorioa: Ferrer Ferránen Músicos Sin Fronteras, Steven Reinekeren Sedona, Jacob de Haan-en Oregon, Robert Sheldonen Four Winds, West Side Story, Phlip Sparkle-en Sahlom, eta nola ez, Mariano San Miguelen Zeledon. Horren guztiaren zuzendari Hilario Extremiana eta Juanma Sáez jardungo dira.

“Berebiziko aukera da gure lurraldeko banda zahar eta garrantzitsuetatik biz gozatzeko, eta hori kalitate eta gozamenaren bermea da” azaldu du Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu